Selecciona Edición
Selecciona Edición
Tamaño letra
Saiakera

Bertsoen oraina eta iragana

Ehun bat bertsolari dabiltza gaur egun plazarik plaza. Baina, betetzen al du bertsolaritzak funtziorik gizartean? Nola aldatu da kultur adierazpen hau urteetan zehar? Zerk bereizten ditu gaur egun aritzen diren belaunaldi ezberdinak?. Joxerra Garziak (Legazpi, 1953) galdera horiei erantzuten die Alberdaniak argitaraturiko Bertso- ispiluan barrena liburuan. Joxerra Garziak Filosofia eta Kazetaritza ikasketak egin zituen Bartzelonan. EHUko irakasle da egun ikusentzuteko eta publizitate sailean. Bere saiakerak ez dauka ohiko egitura. Elkarrizketa zabal batean Jon Sarasua bertsolari ospetsuari ematen dio hitza. Bien gogoetak oraingo bertsolaritzaren ispilu bihurtzen dira. Sarasua gaur egungo bertsolaritzaz mintzatzen da, baina beti iragana bistatik galdu gabe. Bertso-Ispiluan barrena bertsolaritzaren mundua ezagutzeko aukera ezinhobea da irakurleentzat.

* Este artículo apareció en la edición impresa del Viernes, 5 de febrero de 1999