Selecciona Edición
Selecciona Edición
Tamaño letra

Abesbatzen lehen mailan

Europan A maila duten sei lehiaketetako bat da Tolosakoa, Italiako bi (Gorizia eta Arezzo), Hungariako bat (Debrecen), Bulgariako bat (Varna) eta Frantziako beste batekin (Tours) batera. Hauetan irabazle suertatzen diren sei taldeak, ondoren, Europako Sari Nagusia jokatzeko elkartzen dira. 2000. urtean, datorren urtean alegia, Tolosa izango da lehiaketa handi honen anfitrioi. Euskal Herriko Abesbatzen Federazioko idazkari orokorra den Jon Izetaren ustez, Tolosako lehiaketaren eragina nabarmena da Euskal Herriko taldeengan. "Munduko hoberenak entzuteko aukera ematen digu eta aldi berean estimulo bat da". Federazioak 300etik gora abesbatza elkartzen ditu, 12.000 kantarirekin, eta Tolosako antolatzaileek sesioetara sartzeko abonoak prezio onetan eskaintzen dizkiete federatuei. Euskal Herriak beti izan du kantuarekiko tradizio eta joera, eta Jon Izetak duela urte batzuk bizitako une gozoa dakar oroimenera. "Laurogeiko hamarkadan izandako leherketaren ondoren, abesbatza berri eta on askorekin, kontsolidazio momentu batean gaude egun".

MÁS INFORMACIÓN

* Este artículo apareció en la edición impresa del Viernes, 22 de octubre de 1999