Selecciona Edición
Selecciona Edición
Tamaño letra

Hizkuntzen biltzarra gaur amaituko da Bilbon

Eremu Urriko Hizkuntzei Buruzko VII. Nazioarteko Biltzarrak gaur itxiko ditu ateak. Hiru egunetan zehar, 400 bat lagun inguruk hartu du parte Bilboko Euskalduna Jauregian; tartean, bost kontinenteetatik etorritako 46 aditu nabarmendu daitezkeelarik.Gaurko azken jardunaldian, Eusko Jaurlaritza eta Quebec-eko gobernuek izenpetu duten lankidetza hitzarmenarenn berri emango da. Akordio honek bi esparrutan izango du eragina: toponimia eta lan munduan, hain zuzen.

Biltzarraren amaierak, bestalde, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du. Duela 50 urte antolatu zen, estreinakoz, abenduaren hiruan euskararen aldeko jardunaldi hau.

* Este artículo apareció en la edición impresa del Viernes, 3 de diciembre de 1999