Interpretazioaren munduan, aktore izateko irtenbide bakarra Euskal Herria utzi eta Madril aldera joatea zela esan izan da askotan. Uste hori gezurtatuz, eta instituzio publikoen aldetik diru-laguntza txikia jasotzen duten arren, Getxoko Antzerki Eskola eta Donostiako Arte Eszenikoen Tailerreko arduradunek zentro hauen balioa nabarmentzen dute. Donostiako tailerraren zuzendaria den Agustín Arrazolaren ustez, gainera, "euskal antzerkigintzak lortuko du dagoen tokitik irtetea. Antzokiak baditugu eta baita ikasi nahiz irakasteko prest dagoen jende baliogarria".Arte eszenikoei lotuta, Artez aldizkariak hiru urte bete ditu, 5.000 ale saltzen dituelarik egun. Hilabetekari honen berezitasunik nabarmenetako bat profesionalei zuzenduta ez egotean datza, edukiak edozein irakurlek uler dezakeen hizkuntzan jasoz.
* Este artículo apareció en la edición impresa del Viernes, 11 de febrero de 2000