Selecciona Edición
Selecciona Edición
Tamaño letra
GAIAKDISKOAK

Leihotikan: Hau ez da Kalifornia

"Leihotikan-ek, bere lehen diskoarekin, zaleen ulertezintasunarekin apurtzea lortu zuen, eta bigarren honekin, berriz, eginiko lanaren uzta biltzeko asmoa du". Euskal Herria Kalifornia izan ez arren (bertan baitu musika horrek arrakastarik gehien), Marino Goñi ekoizlea horrela mintzo da Lur (Gor) diskoaz eta bertan parte hartu dutenen itxaropenaz aritzerakoan. Hori bai, honako hau zehaztuz: "Leihotikan talde berezia da: bere gustu eta fideltasunari lehentasuna ematen dio arrakasta errazaren aurrean".Duela zazpi urte hasitako ibilian urrats bat eman nahian, laukote iruindarrak punk rock eta hardcore-aren artean dabiltzan 13 abesti bildu ditu; tartean, Itoiz taldearen Clash & Pistols-en moldaketa eta Gizaxoa deitu bertsolaritza elektronikoaren adibide bitxia nabarmenduz. Diskoak Balerdi Balerdi eta Hemendik At-en kolaborazioa jasotzen du; edukiek Bad Religion, Offspring eta Nofx talde estatubatuarren lana gogora ekartzen duten bitartean. Horren lekuko dira diskoan nagusitzen diren gitarra kolpe sendo eta biziak edota ahotsen izaera melodikoa.

Musika ezezik, hitzak ere Patxi Mercero gitarrajolearenak dira. "Oroimenaren sakontasunean betirako galduko diren" abesti eta artistak, bizitzak zaintzen ez gaituenean lasaitasuna ez galtzearen garrantzia, naziak diren skin heads-ekin akabatzea edota gizartea balorerik gabeko desertu arroa dela dioten mezuak luzatzen dira. Era askotako atsekabeen zerrenda, azken finean.

* Este artículo apareció en la edición impresa del Viernes, 31 de marzo de 2000