Selecciona Edición
Selecciona Edición
Tamaño letra

Gipuzkoak zenbait ekimen jarriko du martxan euskararen erabilera sustatzeko

GAIAKGipuzkoako Foru Aldundiak euskararen erabilera sustatu nahi du gazteen artean. Erronka horri erantzun nahian hainbat ekimen bultzatuko ditu aisia, kirola eta teknologia berrien alorretan, berehala hasiko den Euskara zure unibertsoan izeneko sentsibilizazio planaren barruan. Aldundiak udako abesti arrakastatsuenetako euskarazko bertsioak biltzen dituen disko-mixa zabalduko du pub eta irratsaioetan, euskarazko bideo joko eta pelikulen bideoak kaleratu eta herrietako festetan OHE (Objetu hegalari ezezaguna) erraldoi baten agerraldiak bultzatzearekin batera. Kultura, Euskara, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua den Luis Bandresek bere sailak euskararekiko duen konpromezua azaldu zuen atzo. Ildo honetan, bere ardura zenbakietan neurtu daiteke: pasa den urtean departamentuak 307 milioi gestionatu zituen bitartean, aurten 632 erabiliko ditu hizkuntzaren normalkuntzan. "Euskararen egoera aztertu dugu", esan zuen Bandresek, "eta nahiz eta bere ezaguera garatu egin den, oraindik ere zenbait esparrutan ez da erabiltzen". Horregatik, hainbat ikastaro antolatuz, Aldundiak euskara eguneroko bizitzan sartzen saiatuko da; hala nola, festa, pub eta kiroletan.

* Este artículo apareció en la edición impresa del Viernes, 23 de junio de 2000