Arantzazu dut kantagai
bera dut bizitza
eta Arantzazu dut kantagai
hementxe bizi naiz fraile.
Hona deitu ninduzun
hemengotu nendin
hemengotu nintzaizun
hemengo egin
bat nauzu harkaitzekin,
bat elorriekin,
bat bera Arantzazu den guztiarekin.
Heriotzarekin biok besoz beso
heriotzarekin nabil egunero
elkarrekin etsi genuenez gero.
-
-
Geure burua ikusteko,
begiak ez ditugu nahikoa,
ispilua behar dugu.
Lagun hurkoa ikusteko,
begiak nahikoa ditugula
uste dugu,
baina lagun hurkoa,
bistak dioskuna baino
gehiago dela diosku
eskarmentuak.
MÁS INFORMACIÓN
* Este artículo apareció en la edición impresa del Lunes, 5 de marzo de 2001