Selecciona Edición
Selecciona Edición
Tamaño letra
GAIAK

Euskaltzaindiaren XV Nazioarteko Biltzarra

Euskararen historia, oraina eta geroari buruzko gogoeta egingo dute gaur hasi eta hilaren 22a bitartean Euskaltzaindiak egingo duen XV Nazioarteko Biltzarrean. Nazioarteko hainbat aditu arituko dira Euskalgintza XXI Mendeari Buruz lelopean Euskalduna Jauregian egingo diren jardunaldietan.

Lehenengo aldiz internet eta teknologia berriei buruzko erakusketa antolatu du Euskaltzaindiak, atal horri ematen dion garrantziaren adierazgarri. Arlo horretan diharduten enpresa eta elkarteek euskaraz ekoiztutako produktuen berri emango dute bertan.

Bide batez, hiru euskaltzale handi omenduko dituzte biltzarrean: Resurrección María de Azkue, Julio Urkixo eta Pierre Lafitte Ithurralde.

* Este artículo apareció en la edición impresa del Lunes, 17 de septiembre de 2001