Gorde nazazu lurpean liburuak balio izan dio Ramon Saizarbitoria idazle donostiarrari azken Euskadi Literatur Saria.
Liburu honi esker Kritika saria eskuratu zuen pasaden apirilean eta Espainiako Sari Nazionalerako finalista izateko ere balio izan dio Gorde nazazu lurpean liburuak.
Soziologoa da ogibidez Saizarbitoria, baina une hauetan idazle sentitzen da eta gorputzak hala eskatzen diolako idazten duela esaten du.
Euskal literaturaren egoeraz mintzo da Saizarbitoria eta lehen baino egoera askoz hobeagoan gaudela dio, 'baina nola aurrera egin dugun gehiago nahi genuke eta hor zailtasunak dauzkagu, gure akatsak nabarmenagoak dira, aurrera egiteko potentzia gehiago behar dugu'.
* Este artículo apareció en la edición impresa del Lunes, 22 de octubre de 2001