Selecciona Edición
Selecciona Edición
Tamaño letra
Gaiak

0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako liburuen zerrenda

Euskaraz hainbat gairi buruz aritzerakoan hiztunek aurkitzen dituzten hutsuneak bete nahian internet bidez proposamenak biltzen hasi zen Zazpiak Batman kolektiboa. Umore dosi handiz eta hizkuntzarekin jolasteko izpirituaz, ekimenak arrakasta handia lortu du eta hainbat hitzaldi eta jarraipena izango duten bi liburutan gauzatu da.

Etorkizuneko literatur kontsumitzaile izan daitezkeenei, hots, zero eta sei urte bitarteko adina duten haurrei zuzenduta 1995etik 1999ra kaleratutako liburuen gida osatu dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Pello Añorga eta Nerea Alzola irakasleek.

Añorgaren esanetan, 'oso adin garrantzitsua da haurrek liburuekin izango duten harremana baldintzatuko duelako'. Liburu-gidak euskarazko 67 lan biltzen ditu, uzta ez oso oparoa, baina egileen ustetan 'gaur egun hobeagoa da panorama, lehendik honetan zebiltzan argitaletxeei beste batzuk gehitu zaizkielako ordutik'.

Gidan, gainera, gomendio batzuk egiten dira, hala nola haurra liburuarekin lehenengo urtetik harremanetan jartzea eta liburuak txikiekin konpartitzea.

* Este artículo apareció en la edición impresa del Lunes, 27 de mayo de 2002