Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak ateak zabaldu atzo 39. aldiz. Aurreko urteetan ez bezala, bertako kaleak ez ziren haur algaraz bete lehen biziko orduetan, ikastetxeei eskainitako jardunaldi berezia bertan behera geratu baita aurten.
Iaz estreniatu zen egoitza finkoa ere bete-betean ari da funtzionatzen eta hori nabaritzen ari da azokaren lehen txanpan. Hala, inoiz ez bezalako lasaitasuna susmatzen zen standetan, montaketa lanak ere inoiz baino arinago amaitu baitiziren bezperan.
Aurreko edizioetan krisialdi hitza ahoz-aho bazebilen ere, aurten profesionalek "animo hobearekin" ekin diote azokari, Euskal Herriko Editoreen Elkarteko lehendakari Jorge Jimenezek aitortu zuenez. Izan ere, argitaletxe eta diskoetxeek produktuen kalitatea hobetzera bideratu dituzte indarrak azken urteotan.
* Este artículo apareció en la edición impresa del Domingo, 5 de diciembre de 2004