Iñaki Egaña (Donostia, 1958) elkartearen etorkizunaz mintzatu da biltzarrean. Gerora begira, berebiziko garrantzia izango du sektorearen neurria argitzeko abiatuko duten ikerketak.
Galdera. Nola sortu zen sektorearen diagnosia egiteko egitasmoa?
Erantzuna. Elkartea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin harremanetan jarri zen eta aurrera egitea erabaki genuen. Orain arte egiten zen azterlanak gabezia nabarmenak zituen. Epe laburrean kezkak sor daitezke emaitzak direla eta, baina luzaroan, oso positiboa izango da.
G. Zein kezka?
E. Txostena liburugintzaren datu zehatzak ikusteko baliagarria izango da eta horrelako kasuetan askotan kezkak sortzen dira. Liburugintza kultura izanda ere, enpresez osatua dagoen sektorea da.
MÁS INFORMACIÓN
G. Zein da sektorearen egoera Galizia eta Kataluniakoen aldean?
E. Katalunian ia 9.000 liburu argitaratzen dituzte urtero; euskaraz eta galegoz 1.500 inguru izaten dira. Ehunekotan, ordea, antzeko irakurzaletasun mailak ditugu.
* Este artículo apareció en la edición impresa del Domingo, 12 de junio de 2005