Selecciona Edición
Selecciona Edición
Tamaño letra
Gaiak

Euskararen Jatorriaren II. Biltzarra urriaren 7an egingo dute Donostian

Aranzadi Zientzia Elkarteak Donostiako Zorroaga auzoan duen egoitza Euskararen Jatorriaren II. Biltzarraren eszenatoki bihurtuko da urriaren 7an. Mikoleta, Euzko Izaera, Bizi-Hitza eta Ena elkarteek antolatzen duten egun osoko jarduera honen aurtengo edizioan, aditu berriek parte hartuko dute.

Hasteko, Jorge Maria Ribero Meneses historialari kantabriarra El carácter autóctono y origen prehistórico del Ezkara o Euskera (Ezkara edo Euskararen jatorrizko izaera eta historiaurreko jatorria) izenburuko hitzaldia eskainiko du.

Zaragozako Unibertsitatean irakasle dabilen Iraide Ibarretxek Euskal onomatopeia eta euskararen jatorria gaiaren inguruko txostena irakurriko du, eta Jon Baltza Deustuko irakasleak Euskararen egitura eta euskaldunen mundu sinbolikoa aztertuko du.

Ondoren, Imanol Mugika Alberdik fonemen esanahiaz landu zuen teoria azalduko da, eta Van Sarkisian unibertsitate-irakasle armeniarrak Onomástica basko-armenia, comparación a través de la reconstrucción (Euskal-armeniar onomastika, berreraiketaren bidezko konparazioa) ikerketaren zehaztasunak emango ditu.

Jose Antonio Arnaiz Villena Complutense-ko irakasleak, Pako Iriarte hizkuntzalariak eta Jose Luis Aleman Marti historialariak ere zer esana izango dute Euskararen Jatorriaren II. Biltzarrean. Txostenen azalpenez gain, bi tailer ere egingo dira, iberiar hizkuntzaren irakurketa eta aditzen entzuketa lantzeko.

* Este artículo apareció en la edición impresa del Lunes, 25 de septiembre de 2006