Selecciona Edición
Selecciona Edición
Tamaño letra
Fotonoticia:Gaiak

Akademiako lehen aulkien jabeak

Gerra aurreko irudi honetan, Euskaltzaindiaren lehen aroko izen handiak ageri dira. Zutik, ezkerretik eskuinera, Nikolas Ormaetxea Orixe eta Luis Eleizalde (2. domina), Sebero Altube (5. domina), Julio Urkixo (3. domina) eta Raimundo Olabide (11. domina). Eserita, Joan Bautista Eguzkitza (10. domina), Bonifazio Etxegarai (2. domina), Resurreccion Maria de Azkue (1. domina) eta Georges Lacombe (6. domina). Akademiaren hasieran ezarri zen 12 euskaltzain osoko kopurua 17raino handitu zen 1949an Krutwigen proposamenez, eta 1964an, gaurdaino iraun duen 24 kideko osaketa ezarri zen. Egun, 22. domina da jabez aldatu ez den bakarra, Aita Antonio Zabalaren esku baitago duela 43 urtez geroztik. Euskaltzaindiaren historian, bi izan dira soilik aurreko jabearen dimisioagatik berradjudikatu behar izan diren dominak: 19.a, Lino Akesolok uko egin baitzion karguari, eta 9.a, Jose Agerre Sevillara bizitzera joan zelako.

* Este artículo apareció en la edición impresa del Lunes, 11 de junio de 2007