Inork ez daki zehazki non jaio zen Martin de Murua, Historia y Genealogía Real de los Reyes Incas del Perú kodizearen egilea. Muruaren ahotik dakigu Inazio Loiolakoaren "probintzia berean" jaio zela, 1580 urtea aldera.
Bernardo Estornes Lasaren esanetan, Burtzeñako komentuan ekin zion Muruak bokazioaren bideari, eta 20 urte zituela, Peru aldean finkatuta zegoen. Felipe Guaman Poma kronikari indiarraren testigantzari esker, badakigu Peru aldeko indiarren mintzaira menperatzeaz gain, indiarrak berak ere indarrez menperatzen ahalegindu zela.
Murua erreferentzia bihurtu da inken garaiko historiografiari dagokionez. Duela 390 urte, Historia general del Peru, origen y desendencia de los incas izenburua zeraman bertsioa inprimarazi zuen, baina Muruaren lanik preziatuena, Juan Ossio unibertsitate-irakasle peruarrak duela 11 urte Irlanda aldean aurkitu zuen beste izkribu zaharrago bat da -Galvin eskuizkribua deritzona-, inken garaiko ohiturak, janzkerak, sinesmenak eta bizimoduak islatzen dituena.
Azpeitiko jesuiten komentuan Murua kodizearen kopia bat gordeta egon da -Loiola eskuikribu- izenekoa- 1890az geroztik. Martin de Murua 1651n hil zen.
* Este artículo apareció en la edición impresa del Lunes, 22 de octubre de 2007